2019(e)ko azaroaren 14(a), osteguna

2. GAIA. NOLAKO TXABOLA!!!

Baina guztiok dakigunez, erdi aroko jauntxoak ez ziren txabola batean bizi baizik eta gaztelu ederretan. Beraz, 2.mailan, erabaki genuen gure gazteluak eraikitzea.





Erdi aroko zenbat gauza zeneuzkaten etxean, gure Txoko zuria apaintzeko! Hemen ikus ditzakegu hainbat gaztelu handi, liburu eta arma zein ezkutuak, beste gauza batzuen tartean.




Erdi Aroan, gizon nobleek txikitatik ikasten zuten borroka egiten eta zaldun bihurtzen ziren. Prest zeudenean, bere jaunaren edo errege-erreginaren aurrean belaunikatzen ziren. Honek bere ezpatarekin sorbaldan ukitu eta "zaldun izendatzen zaitut"esaten zuen. Hemen uzten dizuegu 2.mailako nobleak, errege-erreginaren eskutik zaldun bihurtzen ziren momentua.




Erdi aroan ez zen elektrizitaterik egoten, beraz, garai haiek gogora ekarriz, garaiko monje, fraile, idazle... larruan jarri nahi izan genuen ikusteko garai haiek ez zirela gaur egun bezain on eta errazak. Arratsalde oso bat eman genuen, beraiek bezala lan egiten, kandelen argia soilik erabiliz.






iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina